Gesdas elkarteak etxebizitzen promozio berriak bultzatuko ditu, "kooperatibista bakoitzak etxebizitza izan dezan", dio Jose Felix Ruizek, Gesdaseko zuzendariak, TU Lankide aldizkariari egindako elkarrizketa baten. Horrenbestez, elkarteak ez du promotora gisa jokatuko, baina prozesu osoa babestuko du, promozio baterako lursaila bilatzetik finantzaketa bilatzera, promozioa kudeatzera eta "kooperatibistari etxebizitza izateko aukera ematea kostu prezioan", dio Ruizek.
Etxebizitza sozialak edo babestuak bultzatuko ditu Gesdasek. Hala, helburuan artean dute datozen hiru urteotan 1.000 etxebizitza bultzatzea.
Esperientzia badute bi sortzaileek: Mondragon Eraikuntzak hamar urte daroatza promozioak bultzatzen, eta Araban soilik 600 etxebizitza promozionatzen dabil. LKS Ingeniaritzak ere hainbat etxebizitza-promozio kudeatu ditu azken urteotan.