Etxebizitza bilakatu diren lokalen prezioak, aztergai

Ubane Madera 2008ko urt. 28a, 13:30
Lokalak etxebizitza bihurtzearen ondorioz sortzen diren etxebizitzak saltzeko gehieneko prezioen eguneratzea. Horixe da astelehen arratsaldean Tokiko Gobernu Batzarrak landu behar duen gaietako bat. Aurreikusitakoaren arabera, Udal ordenantza erabiliko dute mota horretako etxebizitzen prezioak eguneratzeko.

Horrez gainera, eta obra kontuetan, udal gobernuak berbagai izango ditu Zerkaosteta kaleko obrak, udaltzaingoaren egoitza berriari dagozkionak eta baita Agerre Santa Teresa hirigunea berritzeko proiektuari dagozkionak ere. Azken horren kasuan, Galiza Kaleari dagozkion obren laugarren faseko lanak exekutatzearen adjudikazioa aztertuko dute.


Zaraten neurketak
Eta bestelako gaien artean, zarata kontuak ere izango dituzte berbagai. Batetik, Zarugalde kaleko Arrogoi tabernan ipinitako sonografoaren emaitzak jakinaraziko dituzte. Hainbat herritarrek kexuak aurkeztu zituzten taberna horren jardunak eragiten dituen zaratengatik. Hori dela-eta azken hilabeteotan Udalak zaratak eta gehiegizko lan jarduna neurtzen dituen sonografoa izan du ipinita Arrogoi tabernan.

Eta zaratekin jarraituz, bestetik, Fagor Ederlanen fundizio eta mekanizatuen plantetako zaratari buruzko azterketa eguneratua aurkeztuko diote gaur udal gobernuari.

Eta horrez guztiaz gainera, bestelakoen artean, jai kontuak ere landuko ditu astelehenean udal gobernuak. Hain zuzen ere, aurtengo Erdi Aroko azokaren antolaketa aztertuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak