'Etxeak gazte barik, gazteak etxe barik' jardunaldiak gaztetxean, aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mar. 11a, 10:52
Etxebizitzaren arazoa jorratu gura du AGAKOk aste bukaerarako antolatu dituen hitzaldietan. Gazteek etxebizitza propio lortzeko dituzten arazoak jorratuko dituzte hiru hitzalditan eta gazte arrasatearrak deitu dituzte jardunaldietan parte har dezaten.

Etxeak gazte barik, gazteak etxe barik izenburupean, AGAKOk –Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua– jardunaldi bereziak antolatu ditu aste bukaerarako, gaztetxean. Gazteen artean nagusi den etxebizitzaren arazoa jorratuko da hiru jardunalditan, eta honela proposatu dituzte:

-Bihar, egubakoitza: Zein da etxebizitzaren egoera? hitzaldia, 18:00etan. Egun gazteek bizi duten egoera aztertuko dute, eta gonbidatu duten hizlaria da Igor Mera.

-Zapatuan: Zer egin dezakegu gazteok? Eta zergatik? hitzaldia, 18:00etan. Irtenbide errealak eta praktika ezberdinen berri jasotzeko Bilboko Okupazio Bulegokoak gonbidatu ditu AGAKOk. 

-Domekan: Arrasateko gazteok, zer egingo dugu? jardunaldi irekia izango da, eta edozein gazte arrasatearren ideia, amets, proposamen eta burutazioak elkartrukatzeko aukera egongo da.  

Gonbita egina dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak