Etxe-esparruan energia garbiaren ekoizpena sustatzen dihardu Ikerlanek

Mireia Bikuña 2008ko urriaren 2a

Europako Batasunak berriki onartutako bi proiektuak Alone eta H2susbuild dira. Eskala txikian energia berriztagarrien ekoizpena sustatzea da bi proiektuen helburu nagusia, ondoren etxe-esparruan aplikatzeko. Era berean, ikerketa horiekin, ingurunearekiko errespetuzkoak diren energietatik hotza, beroa eta elektrizitatea lortzeko sistemak garatu nahi dituzte. Alone izeneko proiektuak etxeetako hotza ekoizteko eguzki-energia termikoaren erabileran datza. H2susbuild proiektuan energia berriztagarriak erabiliko dituzte, baina hidrogenoa biltegiratuz egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak