Etorkinen integrazio sozial eta kulturala, aztergai gaur

Ubane Madera 2009ko ekainaren 2a

Gaur, martitzena, Arrasateko Immigrazio Planaren hirugarren batzarra egiteko hitzordua egin dute. Oraingo honetan, etorkinen “Integrazioa soziala eta kulturala” landuko dute. Kulturaten izango da batzarra, Jokin Zaitegi aretoan, 18:30ean. Interesa duen edozein joan ahal da.

Arrasateko Immigrazio Planaren barruan egingo duten hirugarren batzarra da oraingoa. Maiatzean hasi ziren Inmigrazio Plana lantzen. Aurreneko batzar hartan zehaztu zituzten pertsonen integrazioa bultzatzeko landu beharreko arloak zeintzuk diren, sei guztira: harrera, gizarte integrazioa, lan integrazioa, prestakuntza eta hizkuntza. Eta esandako moduan, gaurko batzarrean gizarte integrazio eta kulturala landuko dituzte. 

Arrasateko Udalaren esanetan, "udalerriko immigrazio atzerritarraren errealitateak erronka berriak" dakartza, eta Udaletik "beharrezkoa" ikusten dute "hausnarketa bateratua egitea errealitate horren aurrean". Horregatik, "etorkizunerako pausuak" definitzen hasi gura dute, eta horrexegatik abiarazi dute Arrasateko Immigrazio Plana egiteko prozesua.

Eta horren barruan, "ekintza plana diseinatzeko herritarren parte-hartzea oso garrantzitsua" dela uste du Arrasateko Udalak, eta horregatik herritarrak parte-hartzera gonbidatu gura ditu. Beraz, gaurko batzarrerako gonbidapen hori berretsi egin gura dute. Bileraren iraupena 1,30 minututakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak