Aipatutako gaiez gainera, bestelakoak ere izango dituzte mahai gainean. Obrekin lotuta, adibidez, Arrasate pasealekua berriro urbanizatzeko proiektuari onespena eman edo ez aztertuko dute. Eta baita ere, Alfontso X. Jakintsua plazako argiteria hobetzea.
Eta besteak beste, Pedro Biteri filantropo arrasatearraren omenez busto bat egiteko aurrekontua landuko dute gaurko batzarrean, bidai eta oporrekin lotutako Gomendatzen Dizut sariaren aurtengo deialdia egitea ere bai eta Arrasateko musika taldeen elkarteak, Depos-Gazek kontzertu bat antolatzeko egin duen dirulaguntza eskaera aztertuko dute.