Estatuko abokatutzak helegitea aurkeztu du EAEko zinegotzi ohiak talde mistora pasatzearen aurka

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 13a, 17:03
Espainiar Estatuko abokatutzak eman dueen arrazoia izan da, talde mistora pasatzea aurreikusita dagoen Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren ilegalizazioa saihesteko modu bat besterik ez dela.

Helegitean eskatzen da zuhurtziaz indargabe uztea talde mistora pasatzea ahalbideratu zuen akordioa. Dagoeneko tramitera onartu du Administrazioaren Auzien Donostiako 3. Epaitegiak eta Arrasateko udalari akordioaren inguruko txostena aukerzteko eskatu dio.

Estatuko abokatutzak azaldu du, itxura guztien arabera laster egingo duten Eusko Abertzale Ekintzaren ilegalizazioaren aurrean, alderdi horrek alkatetza duen  herrietan talde mistora pasatzea erabaki dutela. Momentuz, bi herritan egin da hori: Arrasaten eta Bizkaiako Izurtza herrian.

Estatuko abokatutzaren erabaki honen aurrean talde mistora pasa ziren zinegotziekin harremanetan jarrita, esan digute momentuz ez dutela erabaki honen inguruko baloraziorik egingo.

Arrasateko EAEren disoluzioa

Pasa den maiatzaren 21ean disolbatu zuten Eusko Abertzale Ekintzaren taldea Arrasateko udalean, eta horren kontra egin du Estatuko abokatutzak. Maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, Eusko Abertzale Ekintzako  zinegotziak talde mistora pasatzea onartu zuten udal gobernuko kideen, EAJren, Aralarren, EAren eta EB-Zutik koalizioko zinegotzien aldeko botoekin. Udal gobernuko kideek, Aralarrek eta EB-Zutikeko ordezkariek aldeko botoa legeak behartuta eman zutela adierazi zuten orduan, eta PSE eta PPko zinegotziak kontra agertu ziren. Paco Garcia Arrasateko sozialisten buruak iragarri zuen talde mistora pasatzeko erabakia inpugnatzeko aukera aztertuko zutela.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak