Estatuko abokatuak berriro salatu du Arrasateko Udala

Ubane Madera 2010ko mar. 4a, 13:32
Oraingo honetan Eusko Abertzale Ekintzako lehengo kideak zinegotzi ez atxiki izateko udal araudia aldatu izana salatu du Estatuko abokatuak. Orain, beraz, epaitegiak dauka azkeneko berba. Arrasateko Udalak hartutako erabakia suspenditu egin dezake, edo ez. Adibidez, Talde Mistoaren sorreraren kontrako errekurtsoa ere aurkeztu zuten lehenago, eta kasu horretan, ez zuen erabakia suspenditu. Gaur (eguena) iluntzeko (19:00etan) osokoan landuko dute gaia.

Urrian hartu zuen Arrasateko Udalak araudi organikoa aldatzeko erabakia. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo uztea erabaki zuenean ebatzi zuen EAEko zinegotziak zinegotzi ez atxiki izatera pasa beharko zutela.

Uztailean hartu zuen erabaki hori Gorenak, eta esandako moduan, urrian aplikatu zuten Arrasateko Udalean. Baina horretarako udal araudi organikoa aldatu egin behar izan zuten, eta horixe da, hain justu, Estatuko Abokatuak errekurritu duena: araudia aldatu izana.

Luze joko duela ikusten da

Orain, beraz, epaitegiak dauka azkeneko berba. Arrasateko Udalak hartutako erabakia suspenditu egin dezake, edo ez. Suspenditzen badute, orduan ikusi beharko dute zein egoerari aurre egin beharko dioten. Adibidez, Talde Mistoaren sorreraren kontrako errekurtsoa ere aurkeztu zuten lehenago, eta kasu horretan, ez zuen erabakia suspenditu. Are gehiago, oraindik ez da iritsi gai horren gaineko epairik. Beraz, pentsatzekoa da bigarren kontu horren gaineko epaiak ere denbora beharko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak