Espero baino jende gutxiago Elkartasun Egunean

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko ekainaren 6a

Zapatuan Seber Altube plazan Gobernuz Kanpoko hainbat erakundek postuak jarri zituzten. Magia, musika, dantza eta tonbola ere izan ziren.

Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolatuta, hainbat ekintza egon ziren Arrasaten. Hala ere, beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili zela azaldu ziguten antolatzaileek.

 

Tonbola egun guztian zehar zabalik izan zen eta Ibai-Arte dendak emandako opariak banatu zituzten. Sari potoloa, baina, Santanderrera bidaia zen eta 2044 txartela izan zen saritua. Txartel horren jabeak, uztailaren 10a baino lehen, 605 72 05 31 zenbakira deitu beharko du saria jasotzeko.

 

Bestalde, Elkartasun Egunean jasotako dirua, Indiako umezurtz-etxera bidaliko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak