Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur (eguaztena) 11:00etan elkartu da talde dezentekoa IMIko lehengo lokaletan, Esperientziaren Eskolaren ikasturte hasieran. Lehenengo eta behin, iazko ikasturtean jardun zutenei diplomak banatu dizkiete eta horren ostean abiarazi dute aurtengo ikasturtea. Datua da bete-beteta dagoela Esperientziaren Eskola eta dagoeneko datorren ikasturterako itxaron zerrenda prestatzen ere badabiltzala. Xehetasunak kontatu ditu Arrasate Irratian Garazi Elortzak, eskolako ordezkariak. Segidan entzungai.