Orain arte bezala, IMI zeneko egoitzan (Arrasate Pasealekua, 1) izango da eskola, eta hantxe batuko dira biharko ekitaldian. Esperientzia Eskola antolatzen duen Mugabe Elkarteko eta Arrasateko Udaleko ordezkariak izango dira.
Iaz inauguratu zuten Esperientzia Eskola Arrasaten. Horrekin, Gipuzkoako eskualde guztietan ezarri zen. Arrasateko Udalaz gain, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du Mugabe Elkarteak. 50 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta, eta filosofia, zuzenbidea, teknologia berriak, komunikazioa, musika edo literatura bezalako gaiak lantzen dira, metodologia berezi batekin.