Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iluntzeko 19:00etan du hitzordua Higa antzerki taldeak gaur, eguaztena, Kulturateko areto nagusian. Amaia Lasaren 'Geroaren aurpegia' poesia liburuan oinarritutako antzezlan horretan, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko harremanaz eta maitasunaz jardungo dute. Egileen hitzetan, olerkiei ahotsa jartzeko sortutako lana da. Taularen gainean izango den Arantxa Moñuxek azaldutakoak dituzue segidan entzungai.