Espainiako txapelketan eta Gipuzkoakoaren finalean egongo dira Dragoi taldekoak

Jon Berezibar 2010eko apirilaren 19a

Lanpetuta ibili dira Dragoi taldeko gimnastak asteburuan. Zapatuan Bergaran eskola arteko A mailako 2 fasea jokatu eta Gipuzkoa mailako finalera igaro dira neskak. Atzo, berriz, Arrasaten Aerobikeko Euskadiko txapelketa jokatu zuten eta Espainiako txapelketara sailkatzea lortu dute.

Bergaran, Taldeka bost pare mazotan lehen postua eskuratu zuten Aintzane Rodriguez, Ainhoa Delgado, Olatz Fernandez, Eider Etxebarria eta Paula San Miguelek eta laugarren geratu dira mazoekin bakarka kadeteetan Aintzane Rodriguez eta taldeko uztaiekin Maialen Gallardo, Alba Etxeandia, Eider Altube, Nerea Garai, Nagore Etxebarria. Asteburuan Bergaran lorturiko emaitzekin guztiek hartuko dute parte maiatzaren 8an jokatuko den Gipuzkoako txapelketako finalean.

Domekan, ostera, Arrasaten Aerobikeko Euskadiko Txapelketa jokatu zen eta bertan Dragoi Gimnasia taldeko neskek (Naiara Zabarte, Leire Poyato, Leire Gonzalez, Saioa Arriola eta Jone Goikolea) bigarren geratzea lortu zuten. Honekin Valentzian egingo den Espainiako txapelketan hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak