Espainiako parke teknologikoek Arrasaten egingo dute VI. hitzaldia

Usoa Agirre 2007ko urr. 17a, 12:25
Euskal Herriko eta Espainiako parke teknologiko guztietako ordezkariak eta adituak, guztira 120 lagun, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean izango dira gaur eta bihar. Izan ere, Espainiako Parke Teknologiko eta Zientifikoen VI. Nazioarteko Hitzaldia egingo da Garaian. Andoni Gartzia Garaia Berrikuntza Guneko kudeatzaileari egin diote elkarrizketa GOITBn.

Berrikuntza

Alfons Cornella (Zero Factory eta Infonomia aldizkariaren zuzendaria) izango da zeremonia-maisu. Berrikuntzaz egingo dute berba hainbat adituk.

Hala, lehenengo egunean, eguaztenean, honako hitzaldiak egingo dituzte:

  • berrikuntzaren mugak (Alfons Cornella),
  • berrikuntza komunikazioan (Pep Torres sortzaile, idazle, asmatzaile eta musikaria, Stereonoisekoa),
  • berrikuntza ingurune kulturaletan (Ignacio Ruiz de Alegria, Bultz-Lanz Consulting-eko zuzendari eta Gandiaga Topaguneko kudeatzaile) eta
  • berrikuntza tradizioetan (Ekain Murua, Arantzazuko Artzain Eskola).

Eguenean, hauek izango dira berbaldiak:

  • berrikuntza enpresetan (Eider Larrea, ABB Niessen; Itziar Unzueta, Inkoa; eta Pere Martinez, Novell Spain),
  • berrikuntza sarean (Josu Aranberri, i2Bask),
  • berrikuntza lankidetza teorian (Angel Arbonies, Mondragon Innovation and Knowledge, eta Anxo Sanchez, Carlos III.a Unibertsitatea) eta
  • gastronomian (Jesus Santamaria, Bokado).
Bukaera ekitaldia Jesus Candil Espainiako Industria Garapen Zuzendari Orokorrak egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak