Hori adierazi eta azaltzeko, prentsaurrekoa egin zuten atzo. Hala, datozen asteetan independentziaren aldeko atxikimendu bilketari ekingo diote lantegi, erakunde, ikastetxe eta gainerakoetan. "Espainiar eta frantziar estatuek beste biderik hartzen utzi ez; eta eskaini ere ezer" ez dutela egiten azaldu zuen EAEko Oihana Aranburuk, eta, horrenbestez, "inori baimenik eskatu gabe, etorkizunaren giltza hartu beharra dagoela inork ez duelako Euskal Herri ari libre erabakitzeko ahalmena ukatzeko eskubiderik".