Eskuragarri dago udal bibliotekan udako gomendioen Biblioporrak gida

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko eka. 19a, 17:47
Opor garaietan sartzear gaude, eta dagoeneko eskuragarri dago Arrasateko udal bibliotekan Debagoieneko liburutegiek urtero kaleratzen duten 2009ko Biblioporrak gida. Liburu, disko eta film interesgarri batzuk jasotzen ditu herritarren esku dagoen liburuxkak.

Askorendako ohitura da udako oporrek eskaintzen duten lasaitasunean liburu bat irakurtzea. Debagoieneko udal liburutegiek ohitura hori indartzen dihardute aspalditik, Biblioporrak deritzon gida herritarren eskura jarrita. Literatura, musika eta zinema gomendio onenak jasotzen ditu gidak, eta gomendio horiek adin eta gustu guztiak hartzen dituzte kontutan.
Hala, liburu, disko eta film interesgarrienak jasotzen dituen gida eskuragarri dago Arrasateko udal bibliotekan.

Adin eta gustu guztiendako
Esan moduan haur, gazte eta helduendako gomendioak biltzen dira liburuxkan, gustu guztiak asetzeko modukoak. Literaturak hartzen du gidako zatirik handiena. Liburuak bost multzotan banatzen dira, adina irizpide moduan hartuta: jaioberriak, 6 urte, 9 urte, gazteak eta helduak. Guztira 80 liburu gomendatzen dira.
Azken urteetan hartutako ohiturari jarraituz, aurten ere disko eta filmak gomendatzen dira, estilo askotariko zortzi disko eta ezagunak zein ezezagunak diren zortzi pelikula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak