Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi ikastaroak irail erdialdean hasi eta abendura arte iraungo dute eta izenematea zabalik dago. Eskulanen irakaslea Bea Arregi da eta eskulanen teknika desberdinak irakatsiko ditu. Orratz-lanen tailerraz Asun Mendizabal arduratuko da eta hemen ere teknikak ezagutzea izango da helburua. Informazio gehiago elkartera bertara jota.
Eskulan ikastaroa
Zer da?: 10-12 laguneko talde txikian eskulanetarako teknika ezberdinak ikasiz ondo pasatzeko ikastaroa da. Egurra, laminak, margotzea, birziklaia, Van Dal, estainoa, zilarra, beruna eta beira eta larrua landuko dira.
Irakaslea: Bea Arregi
Noiz?: Irailaren 15etik abenduaren 15ra, asteartero 15:30-17:30 edota 18:00-20:00 bitartean izango da.
Izena emateko: Elkartean bertan izena eman behar da. Edo deitu telefono hauetara: 651707936 - 943798370
Orratz-lanen ikastaroa
Zer da?: 10-12 laguneko talde txikian orratz-lanen teknika ezberdinak ikasiz ondo pasatzeko ikastaroa da. Puntoa, gantxiloa, bainika, gurutz-puntua eta abar landuko dira.
Irakaslea: Asun Mendizabal
Noiz?: Irailaren 17tik abenduaren 17ra bitartean, eguenero, 15:00-17:30.
Izena emateko: Telefono zenbaki honetan: 651-70-79-36