Guztira, hamasei taldek hasi dute kopa, denak gipuzkoarrak, baina hori bai, hainbat kategoriatan lehian dabiltzanak. Horrek esan gura du txapelketa berrian alde handia egon daitekeela talde askoren artean. Ford Mugarrikoek gaur, egubakoitza, jokatuko dute bigarren jardunaldia, Usurbilen kontra. Talde horrek pattal hasi du Kopa, Ormaiztegiren kontra 24-20 galdu zuten-eta.
Bestalde, bigarren territorialeko taldeak ligako 24. jardunaldia jokatuko du Usurbilen kontra, Iturripen (zapatua, 18:00).