Eskoriatzara, Arrasatera eta Antzuolara joan dira txapelak

Xabier Urtzelai 2008ko eka. 15a, 21:21
Eskoriatzako, Arrasateko eta Antzuolako pilotariek jantzi dituzte Debarroko Irurok Sariko txapelak. Txapelak irabazleendako, eta pilota jaialdi ederra Uarkapen batu ziren zaleendako.

Kadetetan, Eskoriatzako Eneko Zubizarreta eta Oier Urrutia nagusitu dira (22-15), baina ez hasiera ona egin dutelako. Aretxabaletako Oier Mondragon eta Jon Etxeberria 3-8 aurreratu dira, baina ez dute asmatu abantaila horri eusten, eta Eskoriatzako aurrelari Oier Urrutia partiduan sartu denean aurrera egin dute markagailuan: "Finala irabaztea da egin dugun onena, oso txarto jokatu dugulako", pozik egon arren, partidu amaieran Zubizarreta eta Urrutia zorrotz azaldu dira kantxan erakutsi duten joko mailarekin.


Arrasate gazte mailan
Aurten Arrasateri tokatu zaio Debarroko txapelketa antolatzea. Alde horretatik, Ibai Bolinagak eta Iker Agirregabiriak gainontzekoek baino presio handixeagoa zuten; eta ondo erantzun dute, Bolinagak, batez ere: "Partidu hasieran banuen beldur apur bat, eskuko minarekin ibili naizelako. Eta, hor ibili naiz, eutsi eta eutsi", adierazi du Agirregabiriak partidua amaitutakoan. Hain zuzen, gazte mailako partidua izan da parekatuena (5-3, 11-12, 13-13, 16-16, 20-18). Eskoriatzako Alex Oiartzabal eta Xabi Agiriano pilota atzera botatzen ahalegindu dira, baina Bolinaga denera iristen zen, bai aurrean eta baita atzean ere, taldekideari ahal zuen neurrian laguntzen edo tantoa aurrean amaitzen (22-18).

Seniorretan Antzuola
Emaitzari eta kantxako jokoari begira, seniorretako partiduan egon da alde nabarmenena. Elgetakoen aurrean, Mendizabal antzuolarrak beste maila batean dagoela erakutsi du. Xabier Andreuk lanak izan zituen Antzuolako aurrelariari eusten. Ahalegindu zen, baina ez du lortu (22-10).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak