Eskapulario eta traje, txikiteroen zaindariak hartu du Arrasate

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko urr. 2a, 14:57
Dotoreziak eta parrandarako gogoak hartu ditu Arrasateko kaleak. Goiz osoan txikiteo jatorra egin ostean, arratsaldeko lehen orduetarako jatetxe zein elkarteetako mahaien bueltan eseriko dira Arrasateko koadrila gehienak. Lehen, afaria egitea zen ohikoena, baina azken urteetako jaiaren masifikazioak otordua aurreratzera behartu ditu koadrilak. Horrek eragin du gauez zein egunez ere giro aparta egotea: ziur Maritxu bera izugarri poztu dela haren omenezko urteko parrandarik dotoreena egun osora luzatu izanaz.

Jaia lasai egitearen alde

Nobenaixoko tentsio uneak eta osteko gertakariek kezka eta beldurra sortu dute hainbat arrasatearrengan, gaur ere istiluak izan daitezkeela-eta. Maritxu Kajoi Komisiñuek, baina, jaia lasaitasun giroan egiteko nahia erakutsi du. Hala, arrasatearrei eta Arrasatera etorriko direnei "eskapulaixue txintxilik eta dotore-dotore jantzitte" irteteko dei egin die. Eta noski, gogora ekarri dute Maritxuk "ikaragarri" eskertzen duela loreak jasotzea.
Izan ere, lore eskaintza, diote Komisiñokuek, "urteko parrandak eskertzeko, krisiak txikiteoa ez zapuzteko eta datorren urtean denok egon gaitezen eskatzeko" egingo dute. Horren harira, jakinarazi dute aurten ere Maritxuk miraria "agindu" duela. Hain zuzen, 20:30 aldera helduko da une magikoa, lore eskaintzaren ostean.

Autobus zerbitzu berezia

Hainbat dira Debagoienetik eta kanpotik Arrasatera etortzen direnak. Hala, zerbitzu berezia izango da honako autobus linea hauetan: Eibar-Eskoriatza, Eskoriatza-Eibar, Oñati-Gatzaga eta Eskoriatza-Oñati. Gauerdian hasi eta 06:00ak arte egongo da zerbitzua. Informazio guztia: Pesa.net

Irratiko saio berezia

Arrasate Irratian saio berezia egin dute Maritxu Kajoiren gainean, hemen entzun dezakezue:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak