Eskaleak hartatzeko protokolo berria dauka Udalak

Jon Berezibar 2007ko ots. 14a, 17:25
Udaleko Gizarte Zerbitzuek eskaleak hartatzeko protokolo berria ipini dute martxan. Hala, udaltzainak eta udaleko teknikariak joango dira haiengana dauzkaten aukerak azaldu eta Gizarte Zerbitzuetara bideratzeko.

Orain arte, eskale batek Udalera jotzen bazuen laguntza eske, Udalak egiten zuena zen inguruko hiriburuetako aterpetxeren batera bideratu, autobuserako txartela emanez. Baina halako egoeran dauden pertsona askok ez dute Udalera jotzen. Askok ez daukatelako Gizarte Zerbitzuen berri; edo oso egoera gogorrean daudelako.

Horrela agertzen du Maite Azpiri, Udaleko Gizarte Zerbitzuetakoak: “Ikusten dugu etxe bako jendea, kalean bizi denak, guztiak ez direla heltzen gizarte zerbitzuetara. Horiek gure zerbitzuetara heldu ahal izateko eta hemendik diagnostiko bat egin eta euren beharrei irtenbide bat emateko egin dugu protokoloa. Guri balio digu halako kasuak detektatzeko eta ahal den neurrian erantzuna emateko”.

Hala, oraingo astean onartu duten protokoloari esker, honako bidea segituko dute aurrerantzean Udalean: kalean bizi den pertsona udaltzainek detektatuko dute; haiek txosten bat egingo dute pertsona horren egoeraren gainekoa eta gizarte zerbitzuetara bidaliko dute; han baloratuko dute pertsona horrengana zelan gerturatu; “nahi dugu eurak borondatez etortzea hona (udaltzainek esplikatuko dizkiete gure zerbitzuak); ez badatoz gu joango gara. Hala, Udalean pertsona horren egoera aztertu eta euren beharrak ikusi eta gero, “EAEn dauden baliabideetara bideratuko dugu: larrialdietako etxebizitzetara, gizarte zentroetara. Pertsonaren egoera larria bada, berriz, Udalak gau baterako ostatua eman ahal izango dio (haurdunei, adinez txikikoei edo gaixoei, adibidez) ”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak