Eskainitakoa 'aplikatzeko' eskatu dute

Ubane Madera 2009ko eka. 17a, 18:12
Iturbideko azpikontratatutako langileek diote Arrasateko Udalak "eskumen guztiak" dituela auzi horretan. Eta eskatzen diote martxoan langileei egindako eskaintza (besteak beste, soldatak %30,65 igotzea) aplika dezala.

"Erdipurdiko egiak, Untzako langileei egindako proposamena ez betetzeko"; hori da, besteak beste, Iturbide Egoitzako azpikontratatutako langileek gaur eguerdiko (eguaztena) prentsaurrekoan salatu zutena.

Eskumenak Diputazioaren esku

ASTELEHENEKO GOIENKARIAn (09-6-15) Yolanda Perez de Arenazak, Arrasateko Udaleko Ongizate Saileko zinegotziak eta Iturbide Egoitzako batzordeburuak aditzera eman zuen Jaurlaritzak egoitzen eskumenak Diputazioari pasa zizkiola eta Iturbideko langileek ez zutela onartu Arrasateko Udalaren proposamena, "posible zenean". Hain zuzen ere, halaxe eman zuen aditzera udal zinegotziak: "Garbi dago Iturbideko langileen soldata, gure iritziz, baxuegia dela eta hori konpondu nahian egindako eskaintza langileek ez zutela onartu posible izan zen bitartean".

Udalaren esku

Ba horren aurrean, Iturbide Egoitzako azpikontratatutako langileek diote "foru aldundiek erabaki bitartean, eta legeak berak laugarren xedapen gehigarrian dio Eusko Jaurlaritzak bi urtean hartuko duela praktikan zerbitzua, arduraduna izango dela, eta legezkotasuna Udalarena dela".  

Aplikatzeko eskaera

Egoitzan zerbitzua ematen zuen Untza enpresak langileekin zuen kontratu etetea dela-eta (09ko apirila), berriz, zera diote: "Bi hilabete baino gehiago igaro dira eta enpresak ez du ezer aurkeztu idatziz, lanean jarraitzen du".

Eta zera ere gaineratu dute: "Badakigu praktikan Udalak kudeatzen duela Iturbide Egoitza; hortaz, eskumen guztiak ditu nahi duen guztia erabakitzeko". Beraz, langileen ordezkariek esan dutena da Udalak martxoan eskainitakoa (besteak beste, soldatak %30,65 igotzea) aplika daitekeela, eta gaineratu dute 2009ko aurrekontuan badagoela hori egin ahal izateko partida bat onartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak