Edozelan ere, bestelako gaiak ere badituzte gaurko zerrendan aurreikusita. Batek, adibidez, Udalak egindako zuhaitz mozketa batekin du zerikusia. Badirudi lursail pribatu bateko zuhaitzak moztu dituela Udalak; bada salaketa ipini du haren jabeak Arrasateko Udalaren kontra eta Bergarako Epaitegiak informazioa eskatu dio Udalari, kontua argitzeko.
Bestalde, obra kontuetan, Galizia kalean egiten dabiltzan obrekin aurrera egiteko puntu bat landuko dute gaur arratsaldean, eta beste gai bat aipatzearren, onespena emango diote EPAk edo Helduen Heziketak eskatuta, aurtengo ikasturterako ikasgela bat lagatzeko eskaera.
Astero moduan, batzarra 15:00etan hasiko da.