Toti Martinez de Lezeak Arrasaten ere hainbat jarraitzaile dituela argi geratu zen atzo, eguena, Kulturaten eman zuen hitzaldian. Arrasatek hiri gutuna jaso zuela 750 urte betetzen direla-eta Udalak Nabarralde elkartearekin batera antolatutako hitzaldi zikloari amaiera eman zion idazle gasteiztarrak. Gaia bera oso interesgarria zen arrasatearrendako: 1448.ko Arrasateko Erreketa zuen izenburu. Finean, historialariek Arrasateren erreketaren gainean dituzten hutsuneak betetzen saiatu zen Martinez de Lezea, hainbat bitxikeria eta komunikatzeko duen gaitasuna baliatuta.
Hitzaldiaren gaineko kronika eta Toti Martinez de Lezeari elkarrizketa datorren astelehenean, hilak 17, Asteleheneko Goienkaria-n izango duzue irakurtzeko aukera.