Ertzaintzak galarazita, baina aurrera egin du Amaia Arrietari harrerak

Jon Berezibar 2009ko otsailaren 21a

Ertzaintzak kargatu egin du eta tentsio uneak egon dira. Azkenean plazan egin zaio harrera. Iluntzeko 19:00etan zen harrera egitekoa baina hasi baino lehenago Ertzaintza bertaratu eta eragotzi egin du ekitaldia.

Ordua jota zegoenerako jendez bete da Seber Altube plaza preso ohiari harrera egiteko eta uneoro entzun dira hari ongi etorria egiteko oihuak, Arrieta plazan bertan egon da ordurako. Ekitaldira joandako batzuk ertzainekin – dagoeneko kargatuta – hitz egitera gerturatu dira. Tentsio uneak minutuak pasatu ahala areagotzen joan dira eta pelotarik gabeko tiroekin saiatu dira ertzainak plaza husten. Bertaratutakoek eutsi eta aurrez aurrekoak egon dira bertan zeudenen eta ertzainen artean. Ordu eta laurdena pasatakoan plaza husteko agindua eman dute agenteek eta oihu eta txistuen artean hustu da Seber Altube plaza. Ertzainak orduan zabaldu dira eta herritar batzuen atzetik joan da segika. Minutu batzuk geroago herriko plazan herritarrak elkartu eta ertzainen presentziarekin aurrera egin du harrera ekitaldiak Amaia Arrieta bera plazako agertokira igo da herritarren txaloen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak