Ertzainak herriko bost tabernatan sartu dira, Biktimen Legea betetzen duten egiaztatzeko

Goiatz Arana Begiristain 2009ko irailaren 24a

15:00ak inguruan izan da gertaera. Hainbat ertzain Irati, Basati, Iluntz, Ekaitz eta Uarkapen sartu dira. Audientzia Nazionaleko fiskaltzaren ordena batekin etorri dira, Biktimen Legea betetzen duten egiaztatzeko.

Taberna batzuetan erakutsi dute ordena; ez, guztietan. Presoen argazkiak eta kartzeletako helbideak, pegatinak, amnistiaren aldeko porren kartelak eta itsulapikoak... eraman eta hainbat argazki atera dituzte. Tabernari batzuk adierazi dute ertzainek jarrera "harroa" erakutsi dutela eta gaztelania hutsean zuzendu zaizkiela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak