Errumaniarren arteko liskarrean, bi pertsona larrialdietara eta 6 lagun inputatu ditu Ertzaintzak

Jon Berezibar 2010eko urriaren 12a

Uribarri auzoko Maderas Acha lantegi ohian gertatu zen errumaniar jatorriko bi talderen arteko liskarra atzo. Ertzainen txostenaren arabera elkarri egur oholekin eraso egin eta hiru lagun larrialdietara eroan zituzten lesioekin. Egunean zehar gertatutako istilu "sutsuengatik" arratsaldean hainbat patruila joan ziren gertakariaren lekura iluntzean. Hain zuzen, errumaniar jatorriko zenbait familiaren ohiko bizilekua da abandonaturiko lantegia. Ertzainen atestatuaren arabera 6 lagun inputatu dituzte eta ikerketa lanetan dabil orain Barne Saila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak