Errugbi taldeko seniorrek eta beteranoek galdu egin zuten etxean

Mirari Altube Arrese 2008ko urr. 12a, 21:31
Arrasate Errugbi Taldeko hiru taldeek, senior mailako biek eta beteranoek, ezin izan zuten irabazi partidurik zapatuan. Emakumeek irabazi barik jarraitzen dute.

Etxean jokatu zuten hirurek, baina Mojategi kirol gunean elkartutako zaleen berotasuna ez zuten nahikoa izan behar beste entsegu egin eta irabazteko.

Denboraldiko bigarren jardunaldian Mungiaren aurka jokatu zuten emakumeek, eta entsegurik egin barik jarraitzen dute (0-47). Argi dago oso denboraldi gogorra dutela aurrez aurre, eta denbora beharko dutela entseguak egiten hasi eta emaitza txukunak lortzeko. 


Senior mailako mutilek, ostera, ezin izan zuten Bera Bera mendean hartu. Galtzen joan ziren 7-10 eta 7-15, eta azken minutuan entsegua egitea lortu arren berandu zen partiduari buelta emateko (14-15). Burumakur joan ziren jokalari arrasatearrak aldagelara erreakzionatu zutenerako beranduegi zelako. 


Eta beteranoek ere ezin izan zuten irabazi. Lapurditik etorritako taldea goiko mailetan ibilitakoa da, eta agerian utzi zuen hori zapatuan. Egindako zortzi entseguak ezin izan zituzten berdindu arrasatearrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak