Arrasate Errugbi Taldeko senior mailakoek eta emakumezkoek oraingo asteburuan hasiko dute liga txapelketa. Neskak izango dira estreinaldia egiten lehenak, Mikel Kerexetaren taldeak gaur, egubakoitza, arratsaldean hartuko du-eta Durango (19:30, Mojategi).
Bi talde horiek orain dela hiru aste jokatu zuten elkarren kontra, Arrasaten antolatu zuten lagunarteko partiduan. Orduan Durangok erraz irabazi zuen, Arrasatekoak hasiberriak dira-eta. Eta, gaur durangarrei zailtasun handiagoak jartzen ahaleginduko dira Arrasateko neskak; dena dela, aurten emaitzek ez dute aparteko garrantzirik izango, taldea egite soilak baduelako meritua, eta kirol horretan bidea egiten hastea delako ART taldearen helburua.
Senior mailako taldeak, berriz, Getxoren zelaian hasiko du liga, domeka eguerdian.