Oinez zein autobusez joan ziren erromesak 10:45ean iritsi ziren Arantzazura eta han zain zituzten Juan Inazio Larrea, Arantzazuko Bikarioa eta Iñaki Beristain eta Migel Noble frantziskotarrak. Arantzazuko frantziskotarren arduradunarekin, Jose Mari Arregiren laguntzarekin elkartu eta 12:00etako meza entzun zuten guztiek, Jon Molina Arrasateko parrokoak emandako meza, alegia.
Udal ordezkaritza
Ekimenaren antolatzaileen esanetan, baina, erromesen artean asko komentatu zen gaia ordezkaritza politikoaren kontua izan zen; edo bestela esanda, ordezkaritza politiko “pobrearen” kontua. “21etik bakarrik 7 izan ziren”. Hau da, udalbatzarrean dauden 21 zinegotzietatik bakarrik zazpi izan ziren: EAJko hiru (Luis Mari Apraitz, Marisa Larrañaga eta Amaia Zeziaga), PSE-EEtik beste hiru (Paco Garcia, Carmen Atxutegi eta Aritz Arrieta) eta PPko Itziar Lamarain. Beste komentarioetako bat izan zen inork ez zuela eraman aginte makila; banderaduna, berriz, Aritz Arrieta izan zen.