Errioxako ardoak eta Arrasateko txakolina, Kajoiren Ardoaren Astean

Ubane Madera 2010ko mai. 11a, 19:16
Maiatzaren 24an hasi (astelehena) eta egubakoitzera arte Ardoaren Astea egingo dute Kajoi tabernan. Bestela esanda, asteko egun bakoitzean, ardo mota bat dastatzeko aukera izango da, 18:30ean hasita. Gustuko izanez gero, ardo marka hori erosteko aukera ere emango dute.

Errioxakoak dira Kajoi tabernara Ardoaren Astearen barruan ekarriko dituzten ardo mota gehienak: Navarreteko Loriñon (Breton bodegak); Samaniegoko Baigorri (Baigorri bodegak) eta Ostatu (Osatu bodegak) eta Fuenmayorreko Valpiedra (Finca Valpiedra bodegak). 

Baina horiekin batera, Dueroko Erriberako Trus ardoa (Trus Abajo bodegak) eta Getariako txakolina ere (Otxia, Arrasate bertakoa) dastatu ahal izango dira.

Enologoak edo adituak

Dastatze bakoitzean, gainera, dagokion bodegako aditu edo enologoek parte hartuko dute, ardoak aurkeztu eta bestelako azalpenak ematen. Dastatzeen ostean, berriz, luncha emango dute; eta horrez gainera, aukera izango da, baita ere, dastatutako ardo horietakoren bat eskuratu gura izanez gero, Ardoaren Astean bertan eskaera egitea. 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak