Hiru abisutan oinarritutako prozedura abiaraziko dute. Egingo dutena zera da: norbait erretzen ikusten badute, lehenengo eta behin erretiratuen elkarteko kideren batek erretzaileari abisatu egingo dio. Bigarren aldiz harrapatzen badute, tabernariari esango diote pertsona horri ez zerbitzatzeko; eta hirugarren aldiz abisatzen badiote, Udala sartuko da tartean. Eta pertsona hori kalera botatzeko aukera izango du, besteak beste.
Lege berria aplikatu aurretik
Hori guztia egin gura dute lege berria aplikatzen hasi aurretik. Hau da, leku publiko guztietan erretzea debekatzen duen lege berria, Estatua zein Jaurlaritza lantzen dabiltzana. Behin lege berria onartu ostean, lege horrek finkatuko duena betearaziko dute. Orain onartuko dutena da, beraz, bien bitarteko neurria, erretiratuen arteko arazoak saihesteko.
Ez da larria
Dena den, Udaletik esan dutenez, arazoa ez da horren larria, ez dira-eta, horrenbeste lagun erretzen jarraitzen dutenak; erretzen dutenak identifikatuta daudela jakinarazi dute. Hori bai, kontatu dute, baita ere, herriko erretiratuen elkarte guztietan daudela oraindik debekua errespetatzen ez duten ere erretzaileak.