Erretiratuen elkarteei 63.000 euro eta GKEei 100.000 emango dizkie Udalak

Goiena 2007ko urr. 10a, 14:36
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du gizarte zerbiztuekin lotutako dirulaguntzak nori eman. GKEek 100.000 euro jasoko dute, gizarte zebitzuen alorreko taldeek 14.400 euro jasoko dute eta erretiratuen elkarteendako 63.000 euro bideratu dituzte, besteak beste.
Gizarte zerbitzuekin loturiko dirulaguntzen banaketa zehaztu du Udalak. Lau arlotara begira zuzenduta dauden dirulaguntzen banaketa onartu du Gobernu Batzarrak. 
    Gobernuz kanpoko erakundeei, erretiratuen egoitzei, gizarte zerbitzuel alorrean orokorrean lan egiten dutenei eta diru laguntza txikiak behar dituzten herritarrendako  banaketak zehaztu dituzte.

Gobernuz kanpoko erakundeak

Udalak GKEen artean banatuko du Udaleko gizarte zerbiztuen sailak kopururik altuena: 100.000 euro. Dirua banatuko dute 11 talderen artean. Hauek, besteak beste kopururik altuenak jaso dituztenak:
  • Euskal Fondoa: 29.000 eu.
  • Arrasateko GKEen elkargoa: 15.000 eu. (Elkartasunean hezitze egitasmoaren barruan).

Gizarte zerbitzuen arloa

Talde horiei dagokienez, haien artean 15.400 euro banatuko dituzte. Guztira 21 eskaera jaso dituzte. Adibidez:
  • NUBI (sahararren alde): 1.000 eu.
  • ACABE (anorexia eta bulimia): 1.000 eu.
  • ASFAMOGI (guraso bakarreko familiak): 1.000 eu.

Erretiratuen egoitzak

Lau daude Arrasaten: Abaroa, Toki Argi, Musakola eta Uribarri. Laguntza alde batetik lokalak doan lagatzea da eta bestetik diruz ere lagunduko zaie; guztira, 63.000 euro.

Esan moduan, gaitasun ekonomiko txiia diten partikularrek ere badute eskubidea gizrate zerbiztuen laguntza eskatzeko, kasu horretan, udal-tasak ordaintzeko. Laguntza hori 38 pertsonari ematea erabaki da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak