Istripu ikusgarria gertatu da gaur (zapatua) goizean Fagor Ederlanen parean. Arrasatetik Eskoriatzarako noranzkoan zihoan automobil bat errepidetik atera, eta bidegorrian geratu da. Oraindik ere erretiratu barik dagoela jakinarazi du Euskadi Irratiak. Lekuko batek kontatutakoaren arabera, autoa geratu den lekura arte 100 bat metrotan ikus daitezke utzi dituen errubera markak, "balantzaka" ibili izan balitz moduan; eta gaineratu du, baita ere, inork ez duela gidaririk ikusi eta han ez dagoela inor. 08:00ak inguruan gertatu da istripua.