Erregistro bateratua eskaintzen du BAZek

Maider Arregi 2007ko otsailaren 8a

BAZek ematen duen zerbitzu berri bat da erregistro bateratua. Zerbitzu horri esker herritarrek aukera dute Foru Aldundira edo Eusko Jaurlaritzara zuzendutako agiriak BAZen aurkezteko. Helburua da herritarrei administrazioarekiko harremana erraztea.



Udalak bi hitzarmen sinatu ditu: bata Foru Aldundiarekin eta, bestea, Eusko Jaurlaritzarekin. Hala, herritarrak Gipuzkoako Foru Aldundira edo Eusko Jaurlaritzara joan beharrean agiri bat eramatera, BAZen bertan aurkez dezake agiria  balio berdinarekin.

Orain arte Eusko Jaurlaritzarako zerbitzu bateratua erabili da gehien. Izan ere diru-laguntza asko bideratzen dira Eusko Jaurlaritzaren bitartez.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak