Erraldoi eta Kilikien Konpartsako kideak omendu dituzte Nobenaixoan

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko irailaren 27a

Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsako kideek gogoz egin zuten dantza bariku arratsaldean Arrasateko plazan, inoiz baino gogotsuago. Maritxu Kajoi Komisiñokuek eurei eman diete aurten inbutu preziatu erraldoia 25 urteotan egindako lanaren errekonozimendu gisa.

Herritar talde polita gerturatu zen Maritxuren Nobenaixora egubakoitzean. Gazta, ogia eta Errioxako ardo gorria partituz, barruko pozak askatzen lagundu zuen txikiteroen Ama Birjinak.

Maritxuk “fededun” fidelak dituela agerian geratu zen egubakoitzeko Nobenarixuen, Arrasateko gazte eta helduez gain, txikitxoenek ere ezagutzen baitute Maritxu.

Datorren egubakoitzean ospatuko da Maritxu Kajoiren egun handia eta dagoeneko gehienek prest dituzte jantzi dotoreak. Egun horretan ikusiko dugu Maritxuk aurten egingo duen miraria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak