Konpartsaren entsegua kalean 2010 izeneko jaia antolatzen dabil Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa. 2008an egin zuten jai hori aurrenengo aldiz, umeek konpartsan egiten duten lana kaleratzeko. Aurten apirilaren 24rako (zapatua), egin dute hitzordua.
Apirilaren 14a baino lehen
Bada jai jori iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute 5-9 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta. Lanak aurkeztu behar dira apirilaren 14a baino lehen, Ttukun fotokopia dendan (Ferrerias, 23). Irabazleari txapela eta konpartsaren kamiseta emango diote sari moduan.
Konpartsaren jaiari dagokionez, egitaraua prestatzen dabiltzala jakinarazi dute, eta guztia lotuta izan bezain laster emango dutela haren berri.