Metro koadro larregi
Laburbilduta, bi kontu salatu dituzte; batetik, Eroski hipermerkatuaren proiektuaren arabera, gutxi gorabehera 7.000 metro koadrotan handituko dutela hura. Kontuan hartuta lehenagotik 11.000 metro koadro inguru dituela Eroskik, handitu ondoren, 18.200 izango lituzke. Hori horrela, Jaurlaritzaren 2004ko dekretuaren arabera, "hirigintza infrakzioa gertatuko litzateke EAErako indarrean dagoen PTSaren arabera", hau da, aktibitate ekonomikoak eta ekipamendu komertzialak arautzen dituen plan bereziaren arabera. Izan ere, gobernuaren dekretuak zehaztu zuen, asko jota, 13.000 metro koadro eraiki ahal izango direla denda handiendako.
Horren harira, bestetik, salatzen dute, baita ere, Arrasateko Udalak gune horretarako duen egitasmoaren arabera, 28.000 metro koadro eraiki ahal direla han; eta Ibai Artek dio hori ere lege-urratzea izan daitekeela.