Eroskiren eta Udalaren arteko hitzarmena aztergai, gaurko (astelehena) batzarrean

Ubane Madera 2010eko urriaren 18a

Udal Gobernuak gaur arratsaldean, astelehena, egingo duen batzarrean landuko duten puntuetako bat da Eroskiren eta Udalaren arteko hitzarmen sinadura, herri barruko autobus urbanoa dela-eta.

Kontua da Eroski Uribe auzotik Musakolara joan zenean autobusa ipini zuela, herriko bezeroei bidea errazteko. 

Gero, berriz, Arrasateko Udalak urbanoa ipini zuenean, erabaki zuen egokiagoa eta eraginkorragoa izango zela bi erakundeek elkarlanean antolatzea autobus zerbitzu bakarra, biei zerbitzu emango ziena. Hala egin zuten, eta harrezkero, Eroskik dirulaguntza ematen dio Udalari zerbitzu horren truke.

Bada, orain, autobus urbanoaren kontratua aldatu dela-eta, bien arteko hitzarmena berritu egin gura dute, eta horixe da gaurko batzarrean landuko duten puntuetako bat. 

Dirulaguntzak eta beste

Horrekin batera, baina, bestelako gai batzuk ere mahai gainean izango dituzte udal agintariek gaurko batzarrean. Besteak beste, AED elkarteak eta Dirty Brothers eta Never Surrender musika taldeek egindako dirulaguntza eskaerak; Sexologia Zerbitzuak aurkeztu duen urritik abendura bitarteko egitaraua eta ur sarea kontrolatzeko sistemaren auditoria lanak eta sistema hori egiaztatzeko lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak