Eroskiko erosketa behartsuenekin konpartitzeko deia

Ubane Madera 2010ko urr. 22a, 11:32
"Zure erosketako pixka bat asko da" leloarekin, gaur eta bihar (egubakoitz eta zapatua) janari bilketa egingo dute Eroski hipermerkatuan. Eskatzen dutena da Eroskira erosketak egitera goazenean, erositakotik apurtxo bat ematea. Behartsuekin lan egiten duten kolektiboetan eta elkarteetan banatuko dute janari hori.

Produktuei dagokienez, bereziki, honako hauek batu gura dituzte: arroza, lentejak, garbantzuak, babak, azukrea, olioa, esnea, hirina, pastak eta kontserbak. Berriz, izoztutako janaririk, alkoholdun edaririk eta dirurik ez emateko eskatzen dute.

Jakiak batzeko kaxak

Kaxak ipiniko dituzte kontsumitzaileen ekarpena batzeko eta Janari Bankuko boluntarioak ere egongo dira, laguntza eskaintzeko. Bestalde, Eroski Fundazioak iragarri du eurek ere egingo diotela ekarpena kanpainari: kontsumitzaileek emandako kiloen arabera, %20 gehituko du fundazioak.

5.000.000 kilo elikagai

Orain arte lortutakoaren kopurua ere eman dute, adibide modura: kanpaina hasi zutenetik, orain 13 urte, kontsumitzaileek eta Eroskik berak emandakoa batuta 5.000.000 kilo elikagai batu dituzte. Janari hori gero hainbat elikagai bankutara eramaten dute, behartsuekin lan egiten duten kolektiboetan eta elkarteetan banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak