Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kamioi batek matxura izan du Arrasateko Eroskiko biribilgune erdian eta mugitu ezinda geratu da. Hori horrela, zirkulazio arazoak sortu dira eta auto-ilarak handiak dira oraindik ere. Irakurle batek esandakoaren arabera ia Bergaraino iristen dira auto-ilarak. Beraz, Arrasatera iristeko biderik azkarrena une honetan Kanpanzarreko mendatea da.