'Erlojuaren eraikina' eraberritzeko proiektua idazteko deia egin du Udalak

Maider Arregi 2007ko api. 19a, 12:42
Iragarkia Buletinean (GAO-n) argitaratu eta gero, 15 egun daude proiektuak aurkezteko. Udalaren asmoa da eraikina berritu eta erabilera berrietarako egokitzea.

Oraingo astean onartu du gobernu batzarrak Erlojuaren eraikina (Saiolan) berritzeko proiektua idazteko baldintzen plegua. Horrek esan gura du, dei hori Gipuzkoako buletinean argitaratu ostean proiektuak aurkezten has daitezkeela interesdunak. 15 eguneko epea dute horretarako. 87.876,37 euroko aurrekontua zehaztu dute. Eskaintza guztien artean, bat aukeratuko du Udalak. Gero, obrak adjudikatu egin beharko ditu.  

Erlojuaren eraikina goitik behera berritu gura du Udalak eta erabilera berrietarako egokitu. Besteak beste, eraikin haren beheko solairuan Museo Industriala sortzeko asmoa dute; erdiko solairuan, berriz, herriko hainbat talderendako gelak egokituko dituzte, bestelakoen artean, dantza taldeendako. Eta goiko solairua Arrasate Musikalendako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak