Dena den denbora behar izaten da erle guztiak kaxan sartzeko. Izan ere, euria edota ilun egon behar baita erleak kaxara sar daitezen. Beraz, adituak kaxa bertan utzi zuen erle talde guztia barrura sartu zedin. Dagoeneko adituak jaso du kaxa erle talde guztiarekin.
Elorregin ere erleak
Pasa den astean, Elorregiko Gurutze Gorriko postuaren ondoan, kanpotik etorritako erle-talde bat agertu zen inguruko erlauntzetan. Errepidea bertan egonda, eta zirkulazioan arazoren bat sortu zezaketelakoan orduan ere adituei deitu eta akabatu egin behar izan zituzten erleak.