Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasate Irratira deitu duen entzule batek kontatu duenez, bart, Udalpe kalean aparkatuta zeuden hiru autotan kristala apurtu ondoren, lapurreta egin dute. Bizilagun horren arabera, goizeko 8.30ean, lanera zihoala konturatu da autoan lapurrak ibili direla eta, besteak beste, betaurreko batzuk bota ditu faltan. Inguruan zeuden beste bi kotxeetako jabeek esan diotenaren arabera, aparailu elektronikoak eraman dituzte beste bi ibilgailuetatik. Ertzaintzak 06:00etan jaso du lapurreta jasan duten bizilagunen deia, eta, segituan bertaratu da Udalpe kalera, Ertzaintzaren patruila bat.