Erdigunea piztuko dute beste behin Gazte Txokoek, zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mar. 25a, 13:34
Txatxilipurdik kudeatzen dituen Gazte Txokoek nekaezin jarraitzen dute 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei aste bukaeretan bizi ohi duten aisialdiaren hutsunea betetzeko saiakeran. Izan ere, 'Erdigunea Piztu!' ekimenaren barruan 'Piztu Eguna' antolatu dute zapaturako.

Esandako moduan, zapatuan izango da Piztu Eguna. 16:30etik aurrera, gaztetxoek ez dute aspertzeko astirik izango Biteri plazan: balance zirkuitua, txalaparta tailerra, bitxigintza, hankapaloak, irrati tailerra, plantilla ikastaroa... Plantilla ikastarorako etxetik ekarri beharko da kamiseta edo serigrafiatu gura den objektua.

Erritmoa eramaten ikasi
Hori guztia gutxi balitz, 18:30ak aldera perkusio tailerra egingo dute. Izan ere, Senegalgo jatorria duen Kataia taldeak ikuskizun parte-hartzaile bat egingo du Biteri plazan. Lander Juaristi Txatxilipurdiko koordinatzaileak aurreratu duenez, Gazte Txoko ezberdinetatik danbor eta bestelako materiala hartuko dute eta animatzen denak erritmoa eramaten ikasteko aukera izango du; hastapen ikastaro batez gozatzeko aukera izango dute, goi mailako irakasleen eskutik. Entretenitzeko eta, gainera, ikasteko aukera paregabea izango da, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak