Guztira 80 neska mutikok hartu zuten parte eta zortzi froga gainditu behar izan zituzten: Wii kontsolan lehiatzea, tirolina proba, herri probak...
Antolatzaileek adierazi dutenez, "arrakasta borobila" izan zen, eta neska mutikoek primeran pasa zuten. Altxorraren bila amaitu ostean kontzertua izan zen Biteri plazan –irudian–. Azken orduko arazoak direla medio ezin izan zuen Akustik Covers band taldeak jo eta euren ordez Aggressive Combat taldea igo zen agertokira.