Euskara Zerbitzuak erdialdeko kaleetako komertzioen errotuluen azterketa linguistikoa egin zuen 2004an eta aurten ere gauza bera egin du garapena ikusteko. Hala, 358 denda edo establezimendu aztertu eta gero, ikusi dute %73 daudela euskaraz edo ele bitara. Horietatik 37 komertziok jaso dute errotulua euskaraz jartzeko Udalak ematen duen dirulaguntza.
Ondorioen artean, Euskara Sailetik diote erdialdeko establezimenduen kopurua berdintsua izan da (2004an 361 zeuden eta gaur egun 358 daude), gora egin du euskarazko errotulodun komertzioak.