IV. Arrasateko Erdi Aroko Azoka egin dute asteburu osoan. Iturriotzen, Erdiko kalean, Seber Altuben eta Herriko plazan, Erdi Arora bueltatu dira herritarrak.
Era guztietako saltokiak ikusteko aukera egon da Arrasaten. 90 bat jarri dituzte; horietatik batzuk, debagoiendarrak, eta beste batzuk, kanpotik etorritakoak. Horrez gain, kale animazioa ere etengabekoa izan da; tartean, Doke antzerki taldekoek Ezkontza antzeztu dute.
Udalak antolatzen duen ekimena da, baina Pegasus enpresa katalanak kudeatzen du. Horrek herritarren artean desadostasunak sortu zituen, batez ere, euskarak zuen tarte txikiagatik. Hala ere, aurten, kartel asko behintzat euskaraz ere ipini dituzte.