Maiatzean ez da egingo eta Udalak ez du oraindik erabaki aurten egingo den. Are gehiago, datozen urteetan ere azokarekin aurrera egingo duten ere ez dute erabaki. Jon Garai kultura teknikariak ziurtatu du maiatzean behintzat ez dela egingo. Hala, aurten egingo den ere, Garaik dioenez, "inkognita" bat da: "Naparbideak elkartearekin data aukeratzekoan ez gara akordio batera iritsi, besteak beste, maiatzean San Andresko jaiak, Musakolako jaiak eta Mundumira daudelako".