Maiatzean ez da egingo eta Udalak ez du erabaki aurten antolatuko duen. Are gehiago, datozen urteetan Erdi Aroko azoka egingo den ere "inkognita" bat da, Jon Garai Udaleko Kultura teknikariak jakinarazi duenez. Udalak eta Naparbideak elkarteak antolatzen dute azoka, eta aurten, Kultura sailak adierazi duenez, ez dira akordio batera iritsi azokaren data zehazterako orduan. Udalak, noiz egin ez jakitearen arrazoi moduan azaldu du aurten San Andresko jaiak, Musakolako jaiak eta Mundumira maiatzean egingo direla. Ez da ahaztu behar aurreko urteetan, beste ospakizun bereziren bat egon denean, Erdi Aroko azokaren parte-hartzeak behera egin duela nabarmen.